Osakidetzak jakinarazi berri du atzo COVID-19 birusari lotutako 3 positibo berri agertu zirela Aiaraldean. Zehazki, horrela banatu ziren kasuak:
- Amurrio: 2
- Arakaldo: 1
Azaroaren bukaeran hasi ziren kutsatze datuak beherantzako joera argia islatzen eta atzoko kopuruak horrekin jarraitu du:
- Azaroaren 23: 9
- Azaroaren 24: 6
- Azaroaren 25: 8
- Azaroaren 26: 6
- Azaroaren 27: 2
- Azaroaren 28: 2
- Azaroaren 29: 4
- Azaroaren 30: 5
- Abenduak 1: 5
- Abenduak 2: 3
Ratioei dagokienez, bakarrik Arakaldo dago zenbaki gorrietan. Izan ere, pandemia osoan gaixo ofizial bakarra izan gabe egon ostean, aste honetan bi izan ditu eta udalerriak 170 biztanlek osatzen dute. Gainerako herrietan kopurua mantendu edo jaitsi da.
Udalerria | Ratioa orain | Ratioa aurreko egunarekin alderatuta |
Amurrio | 163,16 | -18 |
Artziniega | 260,15 | (=) |
Aiara | 68,94 | (=) |
Laudio | 179,89 | -17 |
Okondo | 415,28 | (=) |
Arakaldo | 1.197,60 | +598 |
Arrankudiaga-Zollo | 98,14 | (=) |
Orozko | 76,54 | (=) |
Urduña | 70,19 | (=) |
Eskualdeko datuak pandemia hasi zenetik kontatuta hurrengoak dira udalerrika:
- Laudio: 520
- Amurrio: 248
- Aiara: 114
- Urduña: 113
- Okondo: 30
- Orozko: 56
- Artziniega: 79
- Arakaldo: 2
- Arrankudiaga-Zollo: 25
- Aiaraldea: 1.155