Osakidetzak txostena argitaratu berri du COVID-19 birusari buruz eta pandemiaren beheranzko joera berretsi du. Izan ere, aurreko egunean 3 kasu berri erregistratu ziren eta atzo, aldiz, 2 soilik, biak Laudion.
Murrizteko joera hori bereziki nabarmena izan da azken egunetako kasuetan:
- Azaroaren 24: 6
- Azaroaren 25: 8
- Azaroaren 26: 6
- Azaroaren 27: 2
- Azaroaren 28: 2
- Azaroaren 29: 4
- Azaroaren 30: 5
- Abenduaren 1: 5
- Abenduaren 2: 3
- Abenduaren 3: 2
Herriko ratioei dagokienez, egoera egonkortu da ere, beherantz. Are gehiago, Laudiok 2 kasu berri erregistratu arren, bere kopurua murriztu du. Soilik Arakaldo dago zenbaki gorrietan, azken astean bere lehenengo bi kutsatu ofizialak izan dituelako eta 170 bizilagun baino ez direlako bizi herrian:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 143,97 | -19 |
Artziniega | 260,15 | (=) |
Aiara | 68,94 | (=) |
Laudio | 174,43 | -5 |
Okondo | 415,28 | (=) |
Arakaldo | 1.197,60 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,14 | (=) |
Orozko | 76,54 | (=) |
Urduña | 70,19 | (=) |
Eskualdeko datuak pandemia hasi zenetik kontatuta hurrengoak dira udalerrika:
- Laudio: 522
- Amurrio: 248
- Aiara: 114
- Urduña: 113
- Okondo: 30
- Orozko: 56
- Artziniega: 79
- Arakaldo: 2
- Arrankudiaga-Zollo: 25
- Aiaraldea: 1.157