Aiaraldeko herri guztiak streaming bidez konektatu dira Euskaraldiaren amaiera ekitaldian. Hamabost egunez luzatu den Euskaraldiaren bigarren edizioari itxiera eman diote horrela, bi aste hauetan euskaraz eraikitako harremanei aurrerantzean ere eusteko dei eginez.
Ia 3.000 aiaraldearrek parte hartu dute aurtengo ekimenean, 890 belarriprest eta 1.074 ahobizik.