Asteburuko datuek ez dute koronabirus kasuen gorakadarik erakusten eskualdean. Ostiraletik igandera bost koronabirus kasu detektatu dituzte: 2 Laudion eta bana Okondon, Orozkon eta Urduñan.
Eusko Jaurlaritzak gaur eskainitako datuak hiru egunetan zehar bildutakoak direla kontuan hartuta, murrizteko joera mantentzen du birusaren hedapenak:
- Azaroaren 24: 6
- Azaroaren 25: 8
- Azaroaren 26: 6
- Azaroaren 27: 2
- Azaroaren 28: 2
- Azaroaren 29: 4
- Azaroaren 30: 5
- Abenduaren 1: 5
- Abenduaren 2: 3
- Abenduaren 3: 2
- Abenduak 4: 1
- Abenduak 5: 0
- Abenduak 6: 4
Ratioek ere behera egin dute Aiaraldeko herri gehienetan:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 115,17 | -28,8 |
Artziniega | 156,69 | -103,46 |
Aiara | 68,94 | (=) |
Laudio | 152,63 | -21,8 |
Okondo | 332,23 | -83,05 |
Arakaldo | 1.197,60 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,14 | (=) |
Orozko | 114,81 | +38,27 |
Urduña | 46,79 | -23,4 |
Eskualdeko datuak pandemia hasi zenetik kontatuta hurrengoak dira udalerrika:
- Laudio: 524
- Amurrio: 248
- Aiara: 114
- Urduña: 114
- Okondo: 31
- Orozko: 57
- Artziniega: 79
- Arakaldo: 2
- Arrankudiaga-Zollo: 25
- Aiaraldea: 1.162