Iragan ostegunean, Joseba Arguiñanok gidatutako Sukalerria telebista saioan egon zen Urtzi Vera argazkilari orozkoarra. Errezetak eta gonbidatuekin elkarrizketak uztartzen ditu saioak. Onddo eta perretxikoekin egindako platerak eta argazkilaritza izan zituzten mintzagai, bolognesarekin lagundutako patata eta hirugihar hostopila sukaldatzen zuten bitartean. Natura eta paisaien argazkiak egitea du gogoko Urtzi Verak eta hainbat lehiaketa irabazi ditu.
Laudioko Gorbea taberna ere bisitatu zuten saio berdinean. Onddoz betetako pataten lapikotxoa prestatu zuten bertako jabea den Zaloa Sanjurjorekin.