Pertsiana igo dute azaroaren 7tik itxita zeuden Aiaraldeko taberna eta jatetxe gehienek. Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berriek goizeko 6:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte baimentzen dute ostalaritzaren jarduna.
Establezimenduen barruan edukieraren %50 soilik bete ahalko da, ordea. Terrazetan, berriz, edukieraren %100 balia daiteke. Dena dela, debekatuta egongo da barran edo zutik kontsumitzea.