6 COVID-19 kasu berri detektatu dira Aiaraldean asteazkenean

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abe. 17a, 16:56

Amurrioko osasun zentroa. / Aiaraldea.eus

Bi Amurrion topatu dira eta bana Aiara, Laudio, Orozko eta Urduñan. 

6 koronabirus kasu berri topatu zituen atzo Osakidetzak eskualdean, gaur plazaratutako txostenaren zehaztu duenez.

Herrika horrela banatu dira kasuak:

  • Amurrio: 2 
  • Laudio: 1
  • Orozko: 1
  • Aiara: 1
  • Urduña: 1

Positiboen kopurua jaitsi egin da astearteko datuekin alderatuz:

  • Abenduak 5: 0
  • Abenduak 6: 4
  • Abenduak 7: 2
  • Abenduak 8: 4
  • Abenduak 9: 8
  • Abenduak 10: 7
  • Abenduak 11: 12
  • Abenduak 12: 1
  • Abenduak 13: 5
  • Abenduak 14: 4
  • Abenduak 15: 8
  • Abenduak 16: 6

Ratioei erreparatuz, aldaketa nabarmenik gabe mantentzen da eskualdeko egoera:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 297,53

(=)

Artziniega 0,0 (=)
Aiara 275,77 +34,47
Laudio 76,32 +6,54
Okondo 83,06 (=)
Arakaldo 0 -598,8
Arrankudiaga-Zollo 490,68 (=)
Orozko 114,81 38,27
Urduña 46,79 23,39

Eskualdeko datuak pandemia hasi zenetik kontatuta hurrengoak dira udalerrika:

  • Laudio: 534
  • Amurrio: 277
  • Aiara: 122
  • Urduña: 115
  • Artziniega: 79
  • Orozko: 59
  • Okondo: 31
  • Arrankudiaga-Zollo: 30
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.249

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide