AZKEN DATUAK

Astelehenak 2 positibo berri eta neurri berriak utzi ditu

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abe. 22a, 20:37

Koronabirusari aurre egiteko neurri berriak ezarriko dira.

Gaur plazaratutako datuen arabera, bi COVID-19 eri berri soilik detektatu ziren atzoko egunean Aiaraldean, Aiaran biak. Gainontzeko herrietan ez da kasu gehiago azaldu, eta beraz, kutsadura ratioak jaitsi edo mantendu egin dira toki gehienetan. Amurrion pittin bat jaitsi da, eta Aiaran hazi.

Egunez egun, hau izan da azken 7 egunetako positibo kopuruaren bilakaera:

  • Abenduak 14: 4
  • Abenduak 15: 8
  • Abenduak 16: 6
  • Abenduak 17: 6
  • Abenduak 18: 1
  • Abenduak 19: 2
  • Abenduak 20: 1
  • Abenduak 21: 2
Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 297

-10

Artziniega 0,0 (=)
Aiara 369 +68
Laudio 87,22 (=)
Okondo 0,0 (=)
Arakaldo 0,0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 490,68 (=)
Orozko 114,81 (=)
Urduña 93,59 (=)

Eskualdeko datuak pandemia hasi zenetik kontatuta hurrengoak dira udalerrika:

  • Laudio: 540
  • Amurrio: 278
  • Aiara: 125
  • Urduña: 117
  • Artziniega: 79
  • Orozko: 59
  • Okondo: 31
  • Arrankudiaga-Zollo: 30
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.258

Osasun neurri berriak

Iluntzean egin du agerraldia LABI batzordeak. Orain arte ezarritako neurriei eutsi egingo diete, eta beste batzuk zorroztu dituzte. Ondorengoak dira aldaketak:

  • Ordu mugak: Abenduaren 24an eta 31n ezingo da 0:30 baino beranduago mugitu (orain arte 01:30 zen muga)
  • Mugikortasuna: Abenduaren 23-26 artean eta abenduaren 31tik 1era EAE barnean bidaiatu ahalko da,  beti ere, senideak bisitatzeko agiria eskutan.
  • Elkartzeko pertsona muga: Abenduaren 31n gehienez 6 lagun elkartu ahalko dira.
  • Dendari zein ostalarien ordutegiak: Komertzioek, tabernek zein jatetxeek  18:00etan itxita egon beharko dute abenduaren 24ean, 25ean, 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an. Horrez gain, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an ezingo dira 9:00ak aurretik ireki.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide