Eusko Jaurlaritzak urriaren 27an ezarri zituen COVID-19 birusak eragindako pandemiaren bigarren olatuari aurre egiteko neurriak, besteak beste, udalerrien mugikortasuna mugatzea eta etxeratzeko agindua. Azaroaren 7tik aurrera, gainera, ostalaritzaren itxiera ere dekretatu zuen EAEko gobernuak.
Ordutik poliziak 193 isun jarri ditu Aiaraldeko udalerrietan, Jaurlaritzak ezarritako neurriak ez betetzeagatik.
Zigorren gehiengoa mugikortasunari eta gehienez 6 lagun baino gehiago elkartzeko debekuari lotuak daude: 108. Orozkon jarri dituzte mota honetako isun gehien, 26; eta horietatik 20 udalerriko sartzeko eta irteteko debekua ez errespetatzeagatik ezarri dituzte.
Urraketen %34,71 maskara ez jartzeagatik izan dira, Ertzaintzak Aiaraldea Hedabideari aipatu dionez. Orozkoarrak izan dira neurriari muzin egin dioten gehienak, 36 guztira.
Herriz herri, hau da jasotako isunen kopurua:
- Orozko: 63
- Laudio: 52
- Amurrio:29
- Urduña: 20
- Arrankudiaga: 17
- Artziniega: 6
- Aiara: 4
- Okondo: 2
- Arakaldo: 0
Orozko izan da isun gehien jaso dituen udalerria, %32,6. Honen atzetik dago Laudio, isunen %26,94 jasota. Bi udalerrien artean dagoen biztanle kopurua alderatuta (2.631 Orozkon eta 18.351 Laudion), orozkoarrek zigorra jasotzeko aukera askoz handiagoa dutela ondorioztatu daiteke.
Ostalaritzari dagokionez, isun bakarra ipini dute Jaurlaritzak ezarritako ordutegia ez errespetatzeagatik, Amurrion hain zuzen. Sektore berdinarekin erlazionatuta poliziak beste arau-hauste bat salatu du Amurrion ere, ostalaritza establezimendu batean 1,5 metroko tartea ez errespetatzeagatik.
Kalean alkohola edateagatik, aldiz, 5 zigor bideratu dituzte, guztiak Laudion. Txoko, elkarte gastronomiko edota lokal pribatuen erabilerari lotuak, berriz, 7 izan dira, Laudion denak.
Isun kopurua, neurrien arabera
Arauen urraketa guztiek ez dute segurtasun indarren arreta maila bera erakarri. Udalerritik ez ateratzeko mugek eta maskaren erabilerak sortu dituzte isunen %82,92:
- Udalerritik ez ateratzeko agindua ez errespetatzegatik: 93 salaketa (%48,18)
- Maskara ez jartzeagatik, edo behar den moduan ez erabiltzeagatik: 67 salaketa (%34,71)
- 6 lagun baino gehiagoko taldeetan elkartzeagatik: 15 salaketa (%7,77)
- Txoko edo lonjetan topaketa sozialak egiteagatik edo kalean alkohola edateagatik: 12 salaketa (%6,21)
- Erretzeagatik 2 metroko tartea bete gabe: 3 salaketa (%1,55)
- Tabernetan 1,5 metroko tartea ez betetzegatik: salaketa 1 (%0,51)
- Ostalaritzako ordutegia ez errespetatzeagatik: 1 (%0,51)
Herrika hauek izan dira poliziak tramitatutako isunak, orain arte:
Lege urraketa mota | Laudio | Aiara | Amurrio | Arrankudiaga-Zollo | Okondo | Urduña | Orozko | Arakaldo | Artziniega | Guztira |
Gauean mugitzeko mugak ez errespetatzea | 13 | 2 | 6 | 3 | 0 | 14 | 1 | 0 | 2 | 41 |
Euskal Autonomia Erkidegoan sartu eta irteteko mugari muzin egitea | 0 | 0 | 5 | 0 | 0 | 1 | 5 | 0 | 2 | 13 |
Udalerritik ateratzeko eta irteteko debekua urratzea | 5 | 2 | 5 | 2 | 2 | 1 | 20 | 0 | 2 | 39 |
6 lagun baino gehiagoko taldeak osatzea | 3 | 0 | 7 | 5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 15 |
Maskara janzteko agindua ez betetzea | 9 | 0 | 2 | 7 | 0 | 4 | 12 | 0 | 0 | 34 |
Maskara txarto jartzea | 6 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 7 |
Ostalaritzan, jatetxetan eta ariketa fisikoan 1,5 metroko distantzia ez betetzea | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
Txoko eta lonjetan ekintzak antolatzea, debekatua egonik | 7 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 7 |
Alkohola kontsumitzea kalean | 5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 5 |
Maskara ez erabiltzea garraio publikoan zein pribatuan | 1 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 | 0 | 26 |
Espazio publikoan erretzea 2 metroko tartea bete gabe | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 3 |
Ostalaritzako ordutegiak ez errespetatzea | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
Besteak | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
Guztira | 52 | 4 | 29 | 17 | 2 | 20 | 63 | 0 | 6 | 193 |