Aiaraldeko zenbait bazkide eta laguntzaile elkartu dira gaur goizean Aiaraldea Ekintzen Faktorian, auzolan eguna burutzeko. Obrak aurreratuta dauden badira lan boluntarioz egin beharreko kontuak; besteak beste, altzairuzko egiturak pintatu, komunak eta sukaldeak alikatatu edota leihoak argitu.
Urtarrilaren 2an eta 3an emango diote segida auzolanari. Hainbat jardueretan esperientzia duten lagunen laguntza eskatu dute, baita eskulan ez kualifikaturako prest dagoen edonorena ere. Auzolanetan parte hartzeko esteka honetan eman behar da izena.
Argazkiak: Txabi Ugalde eta Ane Moreno