Osakidetzak plazaratutako datuen arabera, lau pertsona gehiago gaixotu ziren atzo -abenduak 28- koronabirusaren ondorioz Aiaraldean. Laudion jaso zuten kutsatu gehien, hiru hain zuzen. Aiarakoa izan zen bestea. Guztira, beraz, lau kasu gehitu zitzaizkion orain arte eskualdean metatutako birusaren hedapenari; eta 1.295 dira gaur arte COVID-19ak gaixotutakoak. Egunez egun, hau izan da azken asteko pandemiaren bilakaera Aiaraldean:
- Abenduak 22: 8 positibo
- Abenduak 23: 6 positibo
- Abenduak 24: 4 positibo
- Abenduak 25: 1 positibo
- Abenduak 26: 4 positibo
- Abenduak 27: 8 positibo
- Abenduak 28: 4 positibo
Bilakaera ratioka
Ratioei erreparatuta, ondorengoa da bilakaera. Azpimarratzekoa da Amurrio eta Laudio gune horian daudela oraindik.
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 172,76 |
-28,79 |
Artziniega | 260,15 | = |
Aiara | 206,85 | +206,85 |
Laudio | 119,92 | +16,33 |
Okondo | 0,0 | (=) |
Arakaldo | 0,0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 0,0 | (=) |
Orozko | 0,0 | (=) |
Urduña | 0,0 | (=) |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik kontatuta, hurrengoak dira udalerrika eskualdean kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 556
- Amurrio: 289
- Aiara: 128
- Urduña: 119
- Artziniega: 84
- Orozko: 59
- Okondo: 31
- Arrankudiaga-Zollo: 30
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.295