Koronabirusak kutsatutako 5 pertsona detektatu zituzten atzo

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 30a, 12:36

Orozkoko osasun zentroa artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Atzo, Aiaraldean egindako PCR frogetan, 5 gaixo gehiago baieztatu zituzten. Pandemia hasi zenetik 1.300 lagun kutsatu dira eskualdean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko egunari -abenduak 29- dagokion txosten epidemiologikoa argitaratu berri du. PCR eta antigeno testek 517 kutsatu detekatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, horietatik 5 Aiaraldean: 2 laudion eta 3 Orozkon.

Egunez egun hau da gaixotasunaren joera eskualdean:

  • Abenduak 22: 8 positibo
  • Abenduak 23: 6 positibo
  • Abenduak 24: 4 positibo
  • Abenduak 25: 1 positibo
  • Abenduak 26: 4 positibo
  • Abenduak 27: 8 positibo
  • Abenduak 28: 4 positibo
  • Abenduak 29: 5 positibo

Ratioei erreparatuta ondorengoa da Aiaraldeko bilakaera:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 134,37

-38,39

Artziniega 260,15 (=)
Aiara 172,35 -34,5
Laudio 136,28 +16,36
Okondo 0,0 (=)
Arakaldo 0,0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0,0 (=)
Orozko 153,08  +153,08
Urduña 116,99 +116,99

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik kontatuta, hurrengoak dira udalerrika eskualdean kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 558
  • Amurrio: 289
  • Aiara: 128
  • Urduña: 119
  • Artziniega: 84
  • Orozko: 62
  • Okondo: 31
  • Arrankudiaga-Zollo: 30
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.300

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide