Urte hasierak 22 koronabirus positibo utzi ditu Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 4a, 13:50

Amurrion 10 positibo detektatu dira 5 eguneko epean. / Aiaraldea.eus

Abenduaren 30etik, urtarrilaren 3ra hartutako datuak dira Osakidetzak gaur aurkeztutakoak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren azken egunetako bilakaera jasotzen duen txosten epidemiologikoa argitaratu berri du. Abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra, 2.032 koronabirus positibo detektatu dituzte EAEn, 22 Aiaraldean: 10 Amurrion, 1 Artziniegan, 2 Aiaran, 8 Laudion eta 1 Orozkon.

Egunez egun, hau da gaixotasunak eskualdean izan duen joera:

  • Abenduak 27: 8 positibo
  • Abenduak 28: 4 positibo
  • Abenduak 29: 5 positibo
  • Abenduak 30: 2 positibo
  • Abenduak 31: 3 positibo
  • Urtarrilak 1: 10 positibo
  • Urtarrilak 2: 5 positibo
  • Urtarrilak 3: 2 positibo

Ratioei erreparatuta, ondorengoa da Aiaraldeko argazkia:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 203,29

+68,92

Artziniega 313,97 +53,82
Aiara 172,35 +0,36
Laudio 141,68 +5,4
Okondo 0,0 (=)
Arakaldo 0,0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0,0 (=)
Orozko 152,05 -1.05
Urduña 47,25 -69,77

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik kontatuta, hurrengoak dira udalerrika eskualdean kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 566
  • Amurrio: 299
  • Aiara: 130
  • Urduña: 119
  • Artziniega: 85
  • Orozko: 62
  • Okondo: 32
  • Arrankudiaga-Zollo: 30
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.322

Positiboen gorakada EAEn

Gaur arratsaldean elkartuko da Labi babes zibilerako Planaren Aholku Kontseilua azken egunetako positiboen gorakadaren datuak aztertzeko. Adierazi dutenez, orain arte jasotako datuek ez dute gabon sasoian gaixotasunak izan zezakeen hazkunde erreala irudikatzen. Hurrengo egunetako joeraren arabera ebatziko dute neurri berriak ezarri edo ez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide