11 koronabirus kasu detektatu zituzten atzo Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 5a, 14:54

Amurrion detektatu ziren atzo COVID-19 kasu gehien. / Aiaraldea.eus

Gora doa kutsatutako pertsonen kopurua. Amurrion detektatu ziren gaixotu gehien atzo, 7 guztira.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioaren inguruko datu eguneratuak argitaratu ditu. Gora doa COVID-19ak kutsatutako pertsonen kopurua. Atzo egindako testetan  11 gaixotu berri detektatu ziren Aiaraldean: 7 Amurrion, 1 Aiaran, 2 Laudion eta beste bat Arrankudiaga-Zollon.

Positiboen kopuruak gora egin du azken astean. Egunez egun, hau izan da bilakaera:

  • Abenduak 28: 4 positibo
  • Abenduak 29: 5 positibo
  • Abenduak 30: 2 positibo
  • Abenduak 31: 3 positibo
  • Urtarrilak 1: 10 positibo
  • Urtarrilak 2: 5 positibo
  • Urtarrilak 3: 2 positibo
  • Urtarrilak 4: 11 positibo

Ratioei erreparatuta ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 271,06

+67,77

Artziniega 313,97 (=)
Aiara 138,17 -34,18
Laudio 152,58 +10,9
Okondo 0,0 (=)
Arakaldo 0,0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 +98,23
Orozko 152,05 (=)
Urduña 47,25 (=)

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik kontatuta, hurrengoak dira udalerrika eskualdean kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 568
  • Amurrio: 306
  • Aiara: 131
  • Urduña: 119
  • Artziniega: 85
  • Orozko: 62
  • Okondo: 32
  • Arrankudiaga-Zollo: 31
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.333

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide