Osakidetzak plazaratutako txostenaren arabera, 12 gaixo gehiago eragin ditu COVID-19 birusak eskualdean. Artziniegan agerraldia jazo da berriro 8 kasurekin. Arrankudiaga-Zollon 2 bizilagun kutsatu dira eta Laudion zein Amurrion ere positibo bana baieztatu dira. EAEn 7.235 test egin ziren asteazkenean, eta 501 kasu detektatu ziren, frogen %6.9.
Urtarrilaren 5ean -asteartean- 8 kasu baieztatu zituzten bailaran: Artziniegan 6 eta Arrankudiaga-Zollon 2. Biharamunean, berriz, beste 4 kutsatu kontatu zituzten: Artziniegan 2 eta bana Laudio eta Amurrion.
Eskualdeari dagokionez, ondorengoa izan da bilakaera urtarrilaren lehenbiziko egunetan:
- Urtarrilak 1: 10 positibo
- Urtarrilak 2: 5 positibo
- Urtarrilak 3: 2 positibo
- Urtarrilak 4: 11 positibo
- Urtarrilak 5: 8 positibo
- Urtarrilak 6: 4 positibo
Ratioei erreparatuta ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 203,29 |
+68 |
Artziniega | 680,27 | +367 |
Aiara | 138,17 | (=) |
Laudio | 136,23 | -16 |
Okondo | 0,0 | (=) |
Arakaldo | 0,0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 294,70 | +196 |
Orozko | 152,05 | (=) |
Urduña | 23,28 | (=) |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik kontatuta, hurrengoak dira udalerrika eskualdean kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 569
- Amurrio: 307
- Aiara: 131
- Urduña: 119
- Artziniega: 93
- Orozko: 62
- Okondo: 32
- Arrankudiaga-Zollo: 33
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.345