DATUAK

Zeintzuk izan dira 2020ko eduki ikusienak Aiaraldea Hedabidean?

Erredakzioa 2021ko urt. 10a, 12:00

Aiaraldea Hedabideak iaz baino %23 bisita gehiago jaso ditu. / Aiaraldea.eus

%23 igo da Aiaraldea.eus atariaren audientzia, 2019. urtearekin alderatuta. Guztira, 1.178.947 bisita jaso ditu webguneak.

Berezia izan da zentzu askotan 2020. urtea. Koronabirusaren pandemiak nabarmen eragin du eskualdeko eta munduko bizi ohituretan, osasun krisiaren ondorioz. Baita komunikabideen jardunean ere. Zailtasunak zailtasun, ordea, uzta oparoa utzi du bukatu berri den urteak: %23ko hazkundea izan du Aiaraldea.eus atariak.

Erabiltzaile kopuruari dagokionez ere gorakada izan da nagusi, %8.69 irakurle gehiago pilatu baitira iazko urtearekin alderatuta. Zenbakitara ekarrita, 2019an 954.911 bisita jaso zituen webguneak, eta 2020an 1.178.947. Irakurleak, berriz, 221.380 izan ziren iaz, eta aurten 240.607. Google Analyticsen arabera, irakurle berriak %10 izan dira.

Eduki ikusienak

Azala eta menuak kanpo utzita, ondorengoak dira gehien irakurri diren edukiak:

  1. Garikoitz Ibarrolaren agurra (8.470 bisita)
  2. Rafa Vasco omentzeko txalokada (5.386 bisita)
  3. Lan istripu larria Tubacexen, makina batek behargin baten hanka harrapatu du: (4.699 bisita)
  4. Soslaia, Garikoitz Ibarrola: “Hegal egiten” (4437 bisita)
  5. Langile bat hil da Murgako zorroza gestion de residuos enpresan (4.139)
  6. Auto batek pertsona bat harrapatu du Zumalakarregiko biribilgunean (4.105)
  7. Soslaia, Iñaki Garcia: “Witxi hainbat bihotzetan bizirik jarraituko duen militante nekaezina” (4.051 bisita)
  8. Gizonezko bat atxilotu dute genero indarkeria egotzita (4.002)
  9. Etxean Goxo: Izaskun del Cerrorekin lehen zumba saioa (3.985)
  10. 46 urteko Laudioko behargin bat hil da Berasategi enpresan (3.445)
  11. Mila herritar baino gehiago Tubacexeko langileekin bat, enplegua defendatzen jarraitzeko prest (3.382)
  12. Bi zauritu egon dira Zumalakarregin auto istripu batean (3.305)
  13. Umeekin batera atera da poza kalera, konfinamenduak badirau ere (3.263)
  14. Erreportajea: koronabirusak gorputzetik alde egiten ez duenean (3.254)
  15. Koronabirusak kutsatutako langile bat detektatu dute Guardian enpresan (3.238)

Ekoizpena datutan

Audientzia datuetatik harago, ordea, ekoizpen datuak ere esanguratsuak dira. 2020. urtean zehar formatuka ondorengoak dira landutako kazeta piezak:

  • 20 aldizkari (19 Aiaraldea Hemen hamabostekari eta Uda Aiaraldean aldizkaria)
  • Mugarriak: Aiaraldea 2010-2020 argitalpena (200 orriko liburua)
  • 2.109 artikulu
  • 349 argazki galeria
  • 480 bideo eduki
  • 1.192 agenda deialdi

Horrenbestez, Aiaraldea Hedabidearen 10. urtemuga datu eta emaitza positiboekin itxi da, zuei esker.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide