Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteburuko datuak biltzen dituen txosten epidemiologikoa argitaratu du. Ostiraletik igandera bitarte 17 koronabirus kasu atzeman dira Aiaraldean: 2 Amurrion, 2 Artziniegan, 1 Aiaran, 7 Laudion, 2 Okondon, 1 Arrankudiaga-Zollon, 1 Orozkon eta beste bat Urduñan.
Horrenbestez, ondorengoa izan da gaixotasunaren azken asteko bilakaera Aiaraldean:
- Urtarrilak 4: 11 positibo
- Urtarrilak 5: 8 positibo
- Urtarrilak 6: 4 positibo
- Urtarrilak 7: 9 positibo
- Urtarrilak 8: 6 positibo
- Urtarrilak 9: 8 positibo
- Urtarrilak 10: 3 positibo
Ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 193,61 |
+9,68 |
Artziniega | 941,93 | -104,67 |
Aiara | 138,17 | +34,54 |
Laudio | 136,23 | -5,45 |
Okondo | 164,34 | +164,34 |
Arakaldo | 0,0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 589,39 | +98,23 |
Orozko | 190,04 | +37,99 |
Urduña | 23,69 | +23,69 |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 578
- Amurrio: 309
- Aiara: 132
- Urduña: 120
- Artziniega: 100
- Orozko: 63
- Okondo: 34
- Arrankudiaga-Zollo: 36
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.371
Neurri berriak
Gaur goizean elkartu da LABI batzorde teknikoa, pandemiaren azken egunetako bilakaera negatiboa baloratzeko. Neurri murriztaileak gogortzea ebatzi dute, besteak beste, lurraldeko konfinamendu perimetrala ezarriz, eta irteera eta sarrerak mugatuz. Hemen topatu daiteke informazio guztia.