Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoa argitaratu berri du. Atzoko egunean 817 gaixo berri azaldu zituzten EAEn egindako 12.238 PCR eta antigeno testek.
Aiaraldean lau koronabirus kasu atzeman ziren: 2 Okondon, 1 Artziniegan eta beste bat Amurrion.
Horrenbestez, ondorengoa izan da gaixotasunaren azken asteko bilakaera Aiaraldean:
- Urtarrilak 5: 8 positibo
- Urtarrilak 6: 4 positibo
- Urtarrilak 7: 9 positibo
- Urtarrilak 8: 6 positibo
- Urtarrilak 9: 8 positibo
- Urtarrilak 10: 3 positibo
- Urtarrilak 11: 4 positibo
Ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:
| Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
| Amurrio | 203,29 |
+9,68 |
| Artziniega | 889,59 | -52,34 |
| Aiara | 138,17 | (=) |
| Laudio | 119,88 | -16,35 |
| Okondo | 328,68 | +164,34 |
| Arakaldo | 0,0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 589,39 | (=) |
| Orozko | 192,54 | +2,5 |
| Urduña | 23,62 | -0,07 |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 578
- Amurrio: 310
- Aiara: 132
- Urduña: 120
- Artziniega: 101
- Orozko: 65
- Okondo: 34
- Arrankudiaga-Zollo: 36
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.375