Urtarrilaren 4an abiatu zen "Elurra Aiaraldean 2021" argazki lehiaketa, Aiaraldea Hedabidearen eskutik. Astebeteko epea eman zitzaien irakurleei eskualdeko elur irudiak bidaltzeko. Hala, atzo eguerdira arte izan zuten epea irudirik gogokoena aukeratzeko Aiaraldea.eus webguneko bisitariek. Pertsona bakoitzak 3 argazki hautatzeko aukera izan du, baina bozkatzeko aukera bakarrarekin.
Oskar Sanchez Aldamaren "Elurraren lasaitasuna" lana gailendu da txapelketan, 435 boto jasota. Bigarren postua Ekain Usategirentzat izan da, 378 erabiltzaileri esker, "Gure bazterrak" irudiagatik:

Ondorengoak izan dira, hurrenez hurren, atsegite gehien bildu dituzten lehen hiru lanak:
- Oskar Aldama Sanchez: "Elurraren lasaitasuna" (432 boto)
- Ekain Usategi: "Gure bazterrak" (376 boto)
- Ekain Usategi: "Azken hostoak" (356 boto)