9 koronabirus kasu gehiago agertu dira Aiaraldean, Urduñan hiru

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 15a, 13:11

Atzo hasi ziren txertoak jartzen Urduñan. / Urduñako Udala

EAEn 760 kasu positibo detektatu ziren atzo, 13.224 test egin ostean. Urduñan izan ziren horietako 3, Artziniegan eta Okondon bina eta Amurrion zein Laudion bana.

Eskualdeko nagusien egoitzetan txertaketa prozesua abiatu bada ere, koronabirusaren hedapenak ez du etenaldirik egin bailaran. Atzoko datuen txostena plazaratu du Osakidetzak, eta 9 kasu berri pilatu ditu Aiaraldeak: Urduñan 3, Okondon eta Artziniegan 2, eta Laudion zein Amurrion bana. 

Urduñan duela 6 egun izan zuten azken kasua, urtarrilaren 8an. Artziniegan, aldiz, aste osoan zehar agertu dira kasuren bat edo beste. Amurrion, ordea, 6 eri agertu ziren herenegun, baina atzokoan bat baino ez. 

Horrenbestez, hau da gaixotasunak azken astean eskualdean izan duen bilakaera:

  • Urtarrilak 7: 9 positibo
  • Urtarrilak 8: 6 positibo
  • Urtarrilak 9: 8 positibo
  • Urtarrilak 10: 3 positibo
  • Urtarrilak 11: 4 positibo
  • Urtarrilak 12: 4 positibo
  • urtarrilak 13: 6 positibo
  • Urtarrilak 14: 9 positibo

Ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:

Udalerria Ratioa  Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 280,74 (222,65 atzo)

-16

Artziniega 1098,90 (994,24) +104
Aiara  138,17 (=)
Laudio 98,09 (103,17) -5
Okondo 493,02 (328,68) +165
Arakaldo 0,0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 589,39 (=)
Orozko 76,02 (=)
Urduña 94,50 (23,62) +71

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 580
  • Amurrio: 318
  • Aiara: 132
  • Urduña: 123
  • Artziniega: 105
  • Orozko: 65
  • Okondo: 36
  • Arrankudiaga-Zollo: 36
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.390

Txertoak, abian

Atzo hasi ziren eskualdeko nagusien egoitzetan txertoak jartzen. Laudion, Urduñan eta Artziniegan izango dira datozen egunetan langileak eta edadetuak artatzen:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide