Asteburuan 38 koronabirus kasu berri detektatu dira

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 18a, 19:07

Laudion eta Urduñan kontabilizatu dira positibo gehien; 9 herri bakoitzean. / Aiaraldea.eus

Gora egin du koronabirus kasuen kopuruak Aiaraldeko herri gehienetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria argitaratu du. Ostiral, larunbat eta igandean egindako PCR eta antigeno testen emaitzak plazaratu dituzte bertan.

Aiaraldean nabarmen egin du gora gaixo kopuruak. Guztira, 38 positibo baieztatu dira hiru egunetan. Arakaldon eta Arrankudiaga-Zollon izan ezik herri guztietan kontabilizatu dira COVID-19 eriak: 5 Amurrion, 5 Artziniegan, 5 Aiaran, 9 Laudion, 3 Okondon, 2 Orozkon eta 9 Urduñan.

Egunez egun, hau izan da gaixotasunaren bilakaera eskualdean:

  • Urtarrilak 10: 3 positibo
  • Urtarrilak 11: 4 positibo
  • Urtarrilak 12: 4 positibo
  • urtarrilak 13: 6 positibo
  • Urtarrilak 14: 9 positibo
  • Urtarrilak 15: 11 positibo
  • Urtarrilak 16: 17 positibo
  • Urtarrilak 17: 10 positibo

Ondorioz, ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:

Udalerria Ratioa  Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 242,01

-38,73

Artziniega 1308,22 +209,32
Aiara  241,80 +103,63
Laudio 125,33 +27,24
Okondo 739,52 +246,5
Arakaldo 0,0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 687,62 +98,23
Orozko 114,03 +38,01
Urduña 307,11 +212,41

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 589
  • Amurrio: 323
  • Aiara: 137
  • Urduña: 132
  • Artziniega: 110
  • Orozko: 67
  • Okondo: 39
  • Arrankudiaga-Zollo: 36
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.428

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide