Atzoko egunak 8 COVID-19 kasu utzi zituen Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 19a, 13:10

Okondon hiru COVID-19 kasu zenbatu ziren atzo. / Aiaraldea.eus

Gora egiten jarraitzen du gaixo kopuruak. Atzo Okondon zenbatu ziren kasu gehien; 3 guztira.

COVID-19 gaixotasunaren kasu kopuruak haziz jarraitzen du. Horrela adierazten du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako txosten epidemiologikoak. Atzo -urtarrilak 18- 10.755 PCR eta antigeno test egin ziren EAEn, eta guztira 894 koronabirus kasu zenbatu ziren.

Aiaraldean 8 gaixotu berri detektatu ziren atzoko egunean egindako azterketetan: 3 Okondon, 2 Laudion, eta bana Amurrion, Aiaran eta Urduñan.

Egunez egun, ondorengo bilakaera izan du gaixotasunak eskualdean azken astean zehar:

  • Urtarrilak 11: 4 positibo
  • Urtarrilak 12: 4 positibo
  • urtarrilak 13: 6 positibo
  • Urtarrilak 14: 9 positibo
  • Urtarrilak 15: 11 positibo
  • Urtarrilak 16: 17 positibo
  • Urtarrilak 17: 10 positibo
  • Urtarrilak 18: 8 positibo

Ondorioz, ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:

Udalerria Ratioa  Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 183,93

-58,08

Artziniega 1308,22 (=)
Aiara  241,80 (=)
Laudio 125,33 (=)
Okondo 986,03 +246,51
Arakaldo 0,0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 589,39 -98,23
Orozko 114,03 (=)
Urduña 330,73 +23,62

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 591
  • Amurrio: 324
  • Aiara: 138
  • Urduña: 133
  • Artziniega: 110
  • Orozko: 67
  • Okondo: 42
  • Arrankudiaga-Zollo: 36
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.436

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide