13 COVID-19 kasu berri topatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, gaur plazaratutako txostenean zehaztu duenez.
Honakoa da kasuen banaketa udalerrika:
- Amurrio: 4
- Laudio: 4
- Orozko: 3
- Okondo: 1
- Arrankudiaga-Zollo: 1
EAEn guztira 1.115 herritarrek eman zuten positibo atzo, 466 PCR proba eta 649 antigenoen bidez. Egunez egun, hurrengoa da gaixotasunaren eboluzioa eskualdean:
- Urtarrilak 13: 6 positibo
- Urtarrilak 14: 9 positibo
- Urtarrilak 15: 11 positibo
- Urtarrilak 16: 17 positibo
- Urtarrilak 17: 10 positibo
- Urtarrilak 18: 8 positibo
- Urtarrilak 19: 15 positibo
- Urtarrilak: 20: 13 positibo
Aiaraldea, itxieratik kanpo
Gaur plazaratutako emaitzak medio, “eremu gorrian” sartu dira EAEko 18 udalerri, Bilbo tartean, eta itxi egingo dituzte horren ondorioz. Hala ere, Aiaraldeko udalerri guztiak geratu dira neurri horretatik kanpo.
Ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 222,65 |
+23,04 |
Artziniega | 889,59 | -104,65 |
Aiara | 241,80 | (=) |
Laudio | 163,48 | +16,35 |
Okondo | 1150,37 | +82,17 |
Arakaldo | 0,0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 491,16 | +98,23 |
Orozko | 342,08 | +114,03 |
Urduña | 472,48 | +0,11 |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 599
- Amurrio: 339
- Aiara: 135
- Urduña: 142
- Artziniega: 108
- Orozko: 63
- Okondo: 41
- Arrankudiaga-Zollo: 37
- Arakaldo: 2