29 pertsona hil dira Aiaraldean COVID-19aren ondorioz, Osakidetzaren txostenaren arabera

Erredakzioa 2021ko urt. 21a, 18:59

Laudion jazo dira heriotza gehienak. / Aiaraldea.eus

Iragan asteko datuak dira hauek, atzo plazaratutako txosten berriak hainbat akats baititu. 

29 pertsona hil dira orain arte COVID.19 birusaren ondorioz Aiaraldean, Osakidetzak zabaldutako datuen arabera. Gehienak -23- pandemiaren lehen fasean zendu ziren, martxotik ekainera bitartean. Azken hilabeteetan nabarmen leundu da pandemiaren hilkortasun tasa. 

  Pandemia hasi zenetik pilatutako positibo kopurua Pandemia hasi zenetik hildako bizilagunak
Amurrio 324 9
Artziniega 98 2
Aiara 130 1
Laudio 587 11
Okondo 34 1
Arakaldo - -
Arrankudiaga-Zollo - -
Orozko 62 3
Urduña 130 2

Txostenaren akatsak

Goiko taulako datuak urtarrilaren 15ean eguneratu ziren. Atzo txosten berriago bat plazaratu zuen Osakidetzak, baina dokumentu hori akatsez beteta dago, zenbait hedabidek aipatu dutenez. Aiaraldeko datuak erabat puztuta agertzen dira bertan. Artziniegan, adibidez, 1.208 positibo eta 43  heriotza egon direla dio informeak, iragan astean 98 eta 2 zirenean, hurrenez hurren.

Txostenaren hasieran aitortzen da posiblea dela akatsak egotea: "Txosten honen informazioa etengabe berrikusten eta arazten ari da. Baliteke, gardentasunaren mesedetan, akats puntualen bat egotea, gerora zuzenduko dena". 

Horrez gain, buletin hauetan ez dira Arakaldo eta Arrankudiaga eta Zolloko datuak agertzen, ez honetan ez aurreko asteetakoetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide