12 COVID-19 kasu berri topatu ziren atzo Aiaraldean, 7 Laudion, 3 Urduñan eta 2 Amurrion. EAEn, aldiz, 1.139 positibo berri topatu ziren guztira, 472 PCRen bidez eta 667 antigeno proben bidez. Hala dio Osakidetzak gaur eguerdian plazaratutako txostenak.
Bestalde, LABI batzordeak prentsaurrea eskaini du, astelehenetik aurrera ondorengo neurriak ezartzeko datozen bi asteetan:
- Udalerrien itxiera perimetrala.
- Gehienez 4 pertsonako topaketak baimentzea
- Ostalaritza 20:00etan ixtea mantenduko da.
- Mugikortasun ordutegia 22:00-06:00 bitartean debekatzea, orain arte bezala.
- Eremu gorrietan taldekako kirolak debekatzea, eta ostalaritza, jatetxe zein apustu etxeak ixtea.
Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:
- Urtarrilak 13: 6 positibo
- Urtarrilak 14: 9 positibo
- Urtarrilak 15: 11 positibo
- Urtarrilak 16: 17 positibo
- Urtarrilak 17: 10 positibo
- Urtarrilak 18: 8 positibo
- Urtarrilak 19: 15 positibo
- Urtarrilak: 20: 13 positibo
- Urtarrilak 21: 12 positibo
Ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 242,01 |
+19,36 |
Artziniega | 627,94 | -261,65 |
Aiara | 241,80 | (=) |
Laudio | 190,73 | +27,25 |
Okondo | 1150,37 | (=) |
Arakaldo | 0,0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 294,70 | -196,46 |
Orozko | 342,08 | (=) |
Urduña | 543,35 | +70,87 |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 606
- Amurrio: 341
- Aiara: 135
- Urduña: 145
- Artziniega: 108
- Orozko: 63
- Okondo: 41
- Arrankudiaga-Zollo: 37
- Arakaldo: 2