Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak COVID-19aren pandemiaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa argitaratu berri du. Ostiraletik igandera bitartean 24 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Aiaraldean: 10 Laudion, 5 Urduñan, 4 Amurrion, 3 Okondon, 1 Aiaran eta beste bat Orozkon.
Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:
- Urtarrilak 16: 17 positibo
- Urtarrilak 17: 10 positibo
- Urtarrilak 18: 8 positibo
- Urtarrilak 19: 15 positibo
- Urtarrilak: 20: 13 positibo
- Urtarrilak 21: 12 positibo
- Urtarrilak 22: 12 positibo
- Urtarrilak 23: 3 positibo
- Urtarrilak 24: 9 positibo
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 261,4 | +19,39 |
Artziniega | 523,29 | -104,65 |
Aiara | 241,8 | (=) |
Laudio | 207,07 | +16,34 |
Okondo | 1323,54 | +173,17 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 196,46 | -98,24 |
Orozko | 342,08 | (=) |
Urduña | 637,85 | +94,5 |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 616
- Amurrio: 345
- Urduña: 150
- Aiara: 136
- Artziniega: 108
- Orozko: 64
- Okondo: 44
- Arrankudiaga-Zollo: 37
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.502
Neurri murriztaileak indarrean
Gaur sartu dira indarrean LABI aholkularitza batzordeak ostiralean iragarritako neurri murriztaile berriak. Bi asteko iraupena izango dute gutxienez. Gaurdanik udalerri guztiak perimetralki konfinatuta daude. Ondorioz, ezingo da beste herri batera sartu justifikatutako arrazoi batengatik ez bada.
Gainera, pertsonen arteko topaketak lau lagunetara murriztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Gune gorrian sartzen diren udalerrietan ostalaritza itxi beharko da eta taldekako kirola debekatua egongo da. Momentuz, eskualdeko udalerri bat bera ere ez dago egoera horretan.
Tabernen itxiera eta mugikortasun ordutegiak orain arte bezala mantenduko dira.