3 koronabirus kasu berri topatu ziren atzo Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 26a, 13:25

Laudion bakarrik zenbatu zituzten koronabirus kasuak atzo. / Aiaraldea.eus

Atzo Laudion diagnostikatu zituzten, bakarrik, COVID-19 positiboak, 3 guztira.

Atzo egindako PCR eta antigeno testen emaitzak plazaratu ditu Osakidetzak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 13.715 test egin ziren eta 1.101 koronabirus positibo detektatu ziren, emaitza positiboen ehunekoa %8an kokatuz.

Aiaraldeari dagokionez, Laudion bakarrik atzeman zituzten gaixotasunak kutsatutako kasu berriak, azken egunetan baino nabarmen gutxiago, 3 guztira.

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Urtarrilak 17: 10 positibo 
  • Urtarrilak 18: 8 positibo 
  • Urtarrilak 19: 15 positibo 
  • Urtarrilak: 20: 13 positibo
  • Urtarrilak 21: 12 positibo
  • Urtarrilak 22: 12 positibo
  • Urtarrilak 23: 3 positibo
  • Urtarrilak 24: 9 positibo
  • Urtarrilak 25. 3 positibo
Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 251,69 -9,71
Artziniega 470,96 -52,33
Aiara 241,8 (=)
Laudio 223,42 +16,35
Okondo 1068,02 -255,52
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 196,46 (=)
Orozko 268,47 -73,61
Urduña 637,85 (=)

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 619
  • Amurrio: 345
  • Urduña: 150
  • Aiara: 136
  • Artziniega: 108
  • Orozko: 64 
  • Okondo: 44
  • Arrankudiaga-Zollo: 37
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.505

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide