13 koronabirus kasu berri zenbatu zituzten atzo Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 27a, 12:52

Aiaran 5 koronabirus kasu zenbatu zituzten atzo. / Aiaraldea.eus

Gora egin dute berriz COVID-19 positiboek Aiaraldean. 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak COVID-19aren pandemiaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du gaur, atzo egindako PCR eta antigeno testen emaitzekin. Euskal Autonomi Erkidegoan 1.104 gaixotu berri zenbatu dituzte.

Aiaraldean, asteleheneko datuekin alderatuta, gora egin du berriz kutsatutako pertsonen kopuruak. 13 dira guztira: 5 Aiaran, 4 Laudion, 2 Amurrio, 1 Okondon eta beste bat Urduñan.

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Urtarrilak 19: 15 positibo 
  • Urtarrilak: 20: 13 positibo
  • Urtarrilak 21: 12 positibo
  • Urtarrilak 22: 12 positibo
  • Urtarrilak 23: 3 positibo
  • Urtarrilak 24: 9 positibo
  • Urtarrilak 25: 3 positibo
  • Urtarrilak 26: 13 positibo

Ratioei erreparatuta, ondorengoa da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 251,69 (=)
Artziniega 366,3 -104,66
Aiara 414,51 +172,71
Laudio 239,77 +16,35
Okondo 1150,37 +82,35
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 196,46 (=)
Orozko 342,08 +73,61
Urduña 661,47 +23,62

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 623
  • Amurrio: 347
  • Urduña: 151
  • Aiara: 141
  • Artziniega: 108
  • Orozko: 64
  • Okondo: 45
  • Arrankudiaga-Zollo: 37
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.518

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide