Atzoko egunak 19 koronabirus kasu berri utzi zituen Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 28a, 12:47

Egun bakarrean 13 positibo berri zenbatu ditu Laudiok. / Aiaraldea.eus

Laudion 13 kasu zenbatu dira egun bakarrean eta intzidentzia tasak ere gora egin du nabarmen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoan plazaratu duenaren arabera, 1.273 kutsatu berri zenbatu zituzten atzoko egunean egindako 15.498 PCR eta antigeno testetan.

Aiaraldean ere gaixotuen kopuruak gora egin du. Laudiok baieztatu ditu kutsatu gehien, 13 positibo egun bakarrean. Amurrion eta Orozkon positibo bana detektatu dira, 2 Okondon eta 3 Urduñan.

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Urtarrilak: 20: 13 positibo
  • Urtarrilak 21: 12 positibo
  • Urtarrilak 22: 12 positibo
  • Urtarrilak 23: 3 positibo
  • Urtarrilak 24: 9 positibo
  • Urtarrilak 25: 3 positibo
  • Urtarrilak 26: 13 positibo
  • Urtarrilak 27: 19 positibo

Ratioei erreparatuta, berdin mantentzen dira eskualdeko herri gehienetan. Alabaina, Laudion, Urduñan eta Okondon nabarmen egin du gora:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 203,29 -48,4
Artziniega 366,3 0
Aiara 414,51 0
Laudio 310,61 70,84
Okondo 1314,71 164,34
Arakaldo 0 0
Arrankudiaga-Zollo 196,46 0
Orozko 380,08 38
Urduña 732,34 70,87

 

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 636
  • Amurrio: 348
  • Urduña: 154
  • Aiara: 141
  • Artziniega: 108
  • Orozko: 61
  • Okondo: 47
  • Arrankudiaga-Zollo: 37
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.537

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide