Asteburuak 31 COVID-19 kasu berri utzi ditu Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 1a, 12:45

Laudioko osasun zentroa. / Aiaraldea.eus

Laudion gora egin du kutsatuen kopuruak, eta 500eko intzidentzia mailatik geroz eta gertuago dago udalerria.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteburuan zenbatutako COVID-19 kasuen azken eguneraketa plazaratu berri du. Goranzko joeran jarraitzen dute Aiaraldeko kutsatuen datuek. Laudion zenbatu dituzte gaixotu gehien: 22 kasu ostiral, larunbat eta igandean.

Amurrion 5 kutsatu berri detektatu zituzten, Urduñan 2 eta Orozko eta Okondon bana.

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Urtarrilak 24: 9 positibo
  • Urtarrilak 25: 3 positibo
  • Urtarrilak 26: 13 positibo
  • Urtarrilak 27: 19 positibo
  • Urtarrilak 28: 19 positibo
  • Urtarrilak 29: 8 positibo
  • Urtarrilak 30: 14 positibo
  • Urtarrilak 31: 9 positibo

Ratioei erreparatuta, Laudion hazi da intzidentzia tasa gehien, eta eremu gorritik geroz eta gertuago aurkitzen da:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 232,33 (=)
Artziniega 52,33 -209,11
Aiara 241,8 -172,71
Laudio 435,94 +70,84
Okondo 986,03 -246,51
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 (=)
Orozko 324,08 -56
Urduña 566,97 -165,37

 

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 669
  • Amurrio: 357
  • Urduña: 159
  • Aiara: 141
  • Artziniega: 109
  • Orozko: 62
  • Okondo: 48
  • Arrankudiaga-Zollo: 37
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.587

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide