Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak plazaratu duenez, atzo 908 COVID-19 kasu berri zenbatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aiaraldean 10 gaixotu berri detektatu ziren egindako PCR eta antigeno testetan.
Laudion kontabilizatu ziren, beste egun batez jarraian, kasu gehien; 5 guztira. Horrenbestez, udalerriko intzidentzia tasa 452,29 da, eta momentuz ez da eremu gorrian sartuko.
Amurrion kasu bat kontabilizatu zuten, Urduñan 3 eta Orozkon beste bat.
Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:
- Urtarrilak 24: 9 positibo
- Urtarrilak 25: 3 positibo
- Urtarrilak 26: 13 positibo
- Urtarrilak 27: 19 positibo
- Urtarrilak 28: 19 positibo
- Urtarrilak 29: 8 positibo
- Urtarrilak 30: 14 positibo
- Urtarrilak 31: 9 positibo
- Otsailak 1: 10 positibo
Ratioei erreparatuta, aldaketa gutxi daude Aiaraldeko udalerrietan:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 232,33 | 0 |
Artziniega | 52,33 | 0 |
Aiara | 207,25 | -34,55 |
Laudio | 452,29 | 16,35 |
Okondo | 739,52 | -246,51 |
Arakaldo | 0 | 0 |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | 0 |
Orozko | 380,8 | 56,72 |
Urduña | 614,22 | 47,25 |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 674
- Amurrio: 358
- Urduña: 162
- Aiara: 141
- Artziniega: 109
- Orozko: 63
- Okondo: 48
- Arrankudiaga-Zollo: 37
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.597