LAB: “Tubacexeko langileen enpleguaren aldeko borroka babestu eta bultzatuko dugu”

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 2a, 14:43

Tubacexeko langileek iaz eginiko mobilizazio batetako irudia. / Aiaraldea.eus

Kaleratzeen aurkako borroka “eskualdeko sektore guztietatik etor dadin” egingo du lan sindikatuak. 

Oharra plazaratu du LABek Tubacexeko zuzendaritzak kaleratze kolektiboa abiatzeko dituen asmoen aurrean. Sindikatuko kideek adierazi dute albistea ez dela ezustekoa izan, baina “sumindu” egin dituela. “Sistema kapitalistak Tubacex bezalako enpresei enplegua suntsitzeko aukera ematen die erakundeak kapitalarentzat lanean ari direla, administrazio-kontseilu baten diru-goseagatik”.

Nabarmendu dutenez, multinazionalaren zuzendaritzak “diru bera edo gehiago” irabaziko du aurrerantzean, “langileen kontura”. “Beraz, argi eta garbi esan behar da inposatu nahi dituzten kaleratzeak eta prekarietatea ez direla enpresaren biziraupena eta enplegua bermatzeko”.

Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente berriarekin, ordea, “denbora irabazi” nahi du enpresak, LABen ustez. “Horretarako, zalantzarik gabe, bere langileen langabezia eta diru publikoa erabili ditu bere estrategia finantzatzeko”.

Gauzak hala, orain arteko aldarri berei eutsi die sindikatuak: Tubacexeko langileek enpleguaren defentsan hasiko duten borroka babestu eta bultzatzea. “Era berean, erantzun eta borroka hori eskualdeko sektore guztietatik etor dadin lan egingo dugu, Tubacexeko lanpostuen etorkizuna ez ezik, Aiaraldeko enpleguaren eta ekonomiaren etorkizuna ere jokoan baitago”. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide