13 COVID-19 kasu berri Aiaraldean, 9 Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 3a, 12:55

Laudioko osasun zentroa, gaur goizean. / Aiaraldea.eus

Amurrion bi kasu egon dira eta bana Orozko eta Urduñan. 14 eguneko tasa metatua 100.000 biztaleko 479,54koa da Laudion; momentuz ez du “eremu gorrira” pasatzeko langa gainditu. 

13 COVID-19 kasu berri detektatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, gaur eguerdian argitaratutako txostenean zehaztu duenez. Horrelakoa izan zen kasuen banaketa herrika:

  • Laudio: 9 
  • Amurrio: 2 
  • Orozko: 1
  • Urduña: 1

EAEn 16.592 PCR eta antigeno proba egin ziren guztira, eta 1.057 positibo detektatu ziren guztira. 

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Urtarrilak 24: 9 positibo
  • Urtarrilak 25: 3 positibo
  • Urtarrilak 26: 13 positibo
  • Urtarrilak 27: 19 positibo
  • Urtarrilak 28: 19 positibo
  • Urtarrilak 29: 8 positibo
  • Urtarrilak 30: 14 positibo
  • Urtarrilak 31: 9 positibo
  • Otsailak 1: 10 positibo
  • Otsailak 2: 13 positibo

Ratioei erreparatuta, hau da udalerrien egoera. 14 eguneko tasa metatua 100.000 biztaleko 479,54koa da Laudion; momentuz ez du “eremu gorrira” pasatzeko langa gainditu, hori egiteko zorian dagoen arren: 

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 242,01 9,68
Artziniega 52,33 (=)
Aiara 207,25  (=)
Laudio 479,54 27,25
Okondo 657,35 -82,17
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 (=)
Orozko 304,07 -76,73
Urduña 496,10 -118,12

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 683
  • Amurrio: 360
  • Urduña: 163
  • Aiara: 141
  • Artziniega: 109
  • Orozko: 64
  • Okondo: 48
  • Arrankudiaga-Zollo: 37
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.610

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide