LEHIAKETA

Inauterietako argazki lehiaketa egingo du Aiaraldea Hedabideak

Erredakzioa 2021ko ots. 11a, 06:00
Iazko lehiaketara aurkeztutako irudietako bat. / Aiaraldea.eus

Otsailaren 16ra arte egongo da irudiak aurkezteko aukera. Iluntze tabernan 4 lagunentzat afaria izango da saria. Irabazleak boto bidez erabakiko dituzte irakurleek. Hemen igo daitezke argazkiak. 

Aiaraldea Hedabideak laugarren urtez jarraian egingo du inauterietako argazki lehiaketa. Pandemiak jai guztiak bertan behera utzi baditu ere, herritarren mozorrotutako argazkiak biltzeko erronka luzatu du komunikabideak. Irudiak bidaltzeko epea otsailaren 16 arte egongo da zabalik. Hala, otsailaren 16tik 21era bitartean zabalduko da boto fasea. Hots, irakurleek erabakiko dute boto bidez zein den euren irudi gustokoena. Atsegite gehien biltzen dituen lanak jasoko du Laudioko Iluntze tabernan afaltzeko 50 euroko bonoa. 

Atsegite gehien biltzen dituen lanak jasoko du Laudioko Iluntze tabernan afaltzeko 50 euroko bonoa

Parte hartzeko 3 bide

Parte hartzeko ondorengo datuak bidali beharko dira erredakzioa@aiaraldea.eus postara edota 688848152 telefonora: argazkia, egilearen izen-abizenak, herria eta telefonoa. Whatsapp edo Telegram aplikazioetatik ere igorri ahalko dira lanak edo, bestela, hemendik igo daitezke zuzenean. Argazkiak Aiaraldean ateratakoak izan beharko dira eta ez da onartuko estereotipo eta mezu sexista edo arrazistarik zabaltzen duen irudirik. Aurkeztutako irudi onenekin argazki erreportajea argitaratuko da otsailaren 24ko hamabostekarian.

Aurten Aiaraldea Hedabideak antolatutako bigarren argazki lehiaketa da hau. Urtarrilean "Elurra Aiaraldean 2021" txapelketa burutu zen, eta Oskar Sanchez Aldama izan zen garailea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide