Asasam elkartearen baliabide falta salatu dute Arabako Batzar Nagusietan

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 6a, 08:00

Asasameko kideak bizitoki proiektuaren alde Laudion egindako ekimen batean. / Asasam

 Intentsitate handiko bizitoki proiektuaren zain jarraitzen dute Asasam elkarteko kideek. 12 urte baino gehiago daramate azpiegitura horren beharra aldarrikatzen.

Claudia Venceslao EH Bilduko batzarkideak, Asasam elkartearen egoera eraman zuen iragan otsailaren 3an Arabako Batzar Nagusietara. Urteak dira intentsitate handiko bizitoki baten proiektua garatzeko zain daudela buru osasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkarteko kideak.

Ibilbide luzea

Venceslaok bizitoki proiektuaren ibilbidearen birpasa egin zuen: "Gaur, berriz ere, ahaztuta geratu diren promesa elektoralak ekarri nahi ditugu  kamara honetara". 2017an onartu zen buru gaixotasuna duten pertsonentzako bizitoki-baliabideak garatzeko mozioa Arabako Batzar Nagusietan, proiektuari bide emanez; eta 2018an iragarri zen 6 lagunentzako intentsitate handiko bizitokia. Proiektua, gainera Asasamek kudeatuko zuen, zehaztu zenez. "Urte luzeen ostean elkarteak bere eskakizunak egi bihurtuta ikus zitzakeen" azpimarratu du Claudioa Venceslaok.

2019an, Udal eta Foru hauteskundeen aurretik, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiak Radio Llodion egindako elkarrizketa batean higiezinaren kokalekua zehaztea bakarrik falta zela adierazi zuen, bizitokia Laudion egongo zela ziurtatuz. Hauteskundeak igarota, Emilio Sola Ongizate Diputatu berriarekin elkartu ziren Asasameko kideak, eta honek proiektuaren berri ez zuela azaldu zien. “Gaiari buruz bere harridura eta erabateko ezjakintasuna adierazi zigun, eta beste behin, babesik gabe eta erabiliak sentitu ginen” aitortu zuten orduan ASASAMeko kideek.

Hauteskundeak igarota, Emilio Sola Ongizate Diputatu berriarekin elkartu ziren Asasameko kideak, eta honek proiektuaren berri ez zuela azaldu zien

"2021ean 2017ko mozioaren exekuzioaren zain dago oraindik Asasam", adierazi du Claudia Venceslaok. "Oso tristea da kolektibo zaurgarri batekin hauteskunde propaganda egitea. Ezerk ez du arduragabekeria hau justifikazten", leporatu dio EH Bilduko batzarkideak Foru Gobernuari.

Mobilizazioak Gasteizen

Udan elkarretaratzea egin zuen Asasam elkarteak, Batzar Nagusien aurrean, bizitoki proiektua gauzatzea eskatzeko. Bertan, COVID-19aren ondorioz ezarritako alarma egoerak azpiegitura horren beharra “are nabarmenagoa” egin duela salatu zuten.

12 urte baino gehiago daramatza elkarteak espazioaren beharra aldarrikatzen, eta "promesa itxaropentsuak" jaso izan dituzten arren ezerezean geratu direla berretsi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide