"Nola eragin du pandemiak Aiaraldeko emakumeon* bizitzetan?" ikerketa abiatu dute

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 10a, 11:00

Pandemiak emakumeengan izandako eraginak aztertuko dituzte ikerketa bidez. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak ikerketa egingo du COVID-19 birusaren pandemiak emakumeen bizitzetan izandako eragina aztertzeko. Otsailak 26 arte egongo da parte hartzeko aukera zabalik.

10 galderako online galdetegia prestatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo ildoak, pandemiaren egunerokotasunak emakumeei zelan eragin dien ikertzeko. Martxoan igaroko da urtebete koronabirusak bizimodua eta osasuna baldintzatu zituenetik. Horrek, eremu pribatu eta publikoko bizitzak nabarmen aldatu ditu, osasun eta segurtasun neurriak medio.

Eskualdeko emakumeen bizipenak eta egoerak jaso nahi ditu Faktoriako Feminismo lantaldeak, martxoan datuak landu eta apirilean solasaldi bat antolatzeko

Emakumeen egoera(k) ikergai

Galdetegiaren bidez, eskualdeko emakumeen bizipenak eta egoerak jaso nahi ditu Faktoriako Feminismo lantaldeak, martxoan datuak landu eta apirilean solasaldi bat antolatzeko.

Ondorengo aldagaiak markatu dituzte, besteak beste, adierazle gisa COVID-19 garaian: zaintza lanak, enplegua, ikasketak, indarkeria matxista, egoera emozionala, bizi ohituren aldaketa, emakumeen beharrak... Otsailaren 26 arte egongo da azterketan parte hartzeko aukera zabalik.

Ikerketa adin orotako eskualdeko emakumeei bideratuta dago. Alabaina, emakume elkarteei ere luzatuko diete gonbita, beharrezko euskarriak moldatuta.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide