18 COVID-19 kasu zenbatu dituzte asteburuan Aiaraldean, eta Laudiok eremu gorrian jarraitzen du

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 8a, 13:02

Laudioko osasun zentroa. / Aiaraldea.eus

Laudion zenbatu dira kasu gehien, 11 guztira. Ondorioz, eremu gorrian jarraitzen du udalerriak, eta bihartik aurrera ostalaritzak ateak itxi beharko ditu eta taldekako kirola debekatua egongo da. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19 birusak eragindako pandemiaren jarraipena egiten duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa argitaratu du. Ostiral, larunbat eta igandean egindako PCR eta antigeno testen emaitzak jaso dituzte bertan.

Asteburuan 18 COVID-19 kasu detektatu dira Aiaraldean. Udalerrika, hurrengoa izan da kutsatu berrien kopuruen banaketa:

  • Laudio: 11
  • Amurrio: 2
  • Aiara: 2
  • Artziniega: 1
  • Orozko: 1
  • Urduña: 1

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Urtarrilak 31: 9 positibo
  • Otsailak 1: 10 positibo
  • Otsailak 2: 13 positibo
  • Otsailak 3: 16 positibo
  • Otsailak 4: 19 positibo
  • Otsailak 5: 7 positibo
  • Otsailak 6. 5 positibo
  • Otsailak 7: 2 positibo

Laudion zenbatu dira gaixotu berri gehien, eta eremu gorrian jarraituko du, 100.000 biztanleko 500 kasuko langa gainditzen baitu (506,78). Ondorioz, ostalaritza establezimenduek pertsiana jaitsi beharko dute bihartik aurrera. Kirol instalazioak zabalik mantenduko dira baina debekatuta egongo da taldeka kirol jarduerak garatzea. Osasun Sailaren erresoluzio berri bat plazaratu arte, indarrean mantenduko dira neurri hauek.

Ratioei erreparatuta, hurrengoa da eskualdeko udalerrietako argazkia:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 232,33 -19,36
Artziniega 156,99 +52,33
Aiara 310,88 +34,54
Laudio 506,78 +5,44
Okondo 410,85 -246,5
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 294,7 (=)
Orozko 266,06 (=)
Urduña 425,23 -94,56

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 709
  • Amurrio: 369
  • Urduña: 165
  • Aiara: 145
  • Artziniega: 111
  • Orozko: 67
  • Okondo: 49
  • Arrankudiaga-Zollo: 40
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.663

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide