5 COVID-19 kasu zenbatu zituzten atzo eskualdean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 9a, 12:40

Urduñako anbulatorioa, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Beherakada igartzen da koronabirus kasuetan. Laudiok 100.000 biztanleko 500 kasuko langaren azpitik aurkitzen da gaur, baina neurri murritzaileek indarrean jarraituko dute.

COVID-19 kasuen beherakada erakusten dute Osasun Sailak argitaratutako txosten epidemiologikoaren azken datuek. Atzo eskualdean egindako PCR eta antogeno testetan 5 gaixo gehiago detektatu ziren. Udalerrika, hurrengoa izan da kutsatu berrien kopuruen banaketa:

  • Urduña: 2
  • Laudio: 1
  • Amurrio: 1
  • Arrankudiaga-Zollo: 1

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Otsailak 2: 13 positibo
  • Otsailak 3: 16 positibo
  • Otsailak 4: 19 positibo
  • Otsailak 5: 7 positibo
  • Otsailak 6. 5 positibo
  • Otsailak 7: 2 positibo
  • Otsailak 8: 5 positibo

Atzo kontabilizatutako positibo bakarrarekin 495,89 da Laudioko intzidentzia metatuaren tasa, 100.000 biztanleko 500 kasuen langaren azpitik. Atzo indarrean sartu ziren neurri murriztaileak, ordea, mantendu egingo dituzte Osasun Sailaren erresoluzio berri bat argitarartu arte.

Ratioei erreparatuta, hurrengoa da eskualdeko udalerrietako argazkia:

 

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 241,01 +8,68
Artziniega 156,99 (=)
Aiara 310,88 (=)
Laudio 495,89 -10,89
Okondo 410,85 (=)
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 392,93 +98,23
Orozko 266,06 (=)
Urduña 472,48 +47,25

 

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 710
  • Amurrio: 370
  • Urduña: 167
  • Aiara: 145
  • Artziniega: 111
  • Orozko: 67
  • Okondo: 49
  • Arrankudiaga-Zollo: 41
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.668

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide