Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratutako txosten epidemiologikoaren azken eguneraketak gaixotasunaren beheranzko joera erakusten du Aiaraldean. Atzoko egunean egindako PCR eta antigeno probetan Laudion eta Aiaran detektatu zituzten bakarrik COVID-19 kasu positibo berriak.
Udalerrika, hurrengoa izan da kutsatu berrien kopuruen banaketa:
- Laudio: 2
- Aiara: 1
Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:
- Otsailak 2: 13 positibo
- Otsailak 3: 16 positibo
- Otsailak 4: 19 positibo
- Otsailak 5: 7 positibo
- Otsailak 6. 5 positibo
- Otsailak 7: 2 positibo
- Otsailak 8: 5 positibo
- Otsailak 9: 3 positibo
Ratioei erreparatuta, udalerri gehienetan egin du behera intzidentzia metatuaren tasak. Hurrengoa da eskualdeko udalerrietako argazkia:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 222,65 | -18,36 |
Artziniega | 156,99 | (=) |
Aiara | 172,71 | -138,17 |
Laudio | 484,99 | -10,9 |
Okondo | 328,68 | -82,17 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 392,93 | (=) |
Orozko | 266,06 | (=) |
Urduña | 448,85 | -23,63 |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 712
- Amurrio: 370
- Urduña: 167
- Aiara: 146
- Artziniega: 111
- Orozko: 67
- Okondo: 49
- Arrankudiaga-Zollo: 41
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.671