DATUAK

171 isun jarri ditu poliziak Aiaraldean urtarrilean, COVID-19aren aurkako neurriak ez betetzeagatik

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 14a, 09:00

Ertzaintza Laudioko Lamuza parkean, iragan urtarrilaren 29an.

Mugikortasun arauak hausteagatik edota baimendutakoa baino pertsona gehiago biltzeagatik jarri dira zigor gehienak. 

171 isun jarri dituzte guztira Ertzaintzak eta herrietako Udaltzaingoek urtarrilean Aiaraldean, COVID-19aren pandemia dela eta ezarritako isunak ez betetzeagatik. Zigor gehienak -97-  mugikortasun arauak hausteagatik edota baimendutakoa baino pertsona gehiago biltzeagatik ipini dituzte. 

Maskara jarrita ez eramateagatik 29 isun kudeatu dituzte poliziek, eta 28 pertsona zigortu txokoetan, elkarte gastronomikoetan edota gazte lonjetan egoteagatik. 

Aurreko hilabeteetan bezala, Orozko da isun gehien pilatu dituen udalerria. Hala ere, kontuan hartu behar da udalerri horretan dagoela autobidean sartzeko bidesaria, eta poliziaren kontrolak ohikoak direla zonalde horretan. 

Hau da isunen banaketa udalerrika:

  • Orozko: 54
  • Laudio: 38
  • Amurrio: 21
  • Urduña: 44
  • Arrankudiaga-Zollo: 2
  • Artziniega: 12
  • Aiara: 0
  • Okondo: 0
  • Arakaldo: 0

Hemen ikusi daitezke lege urraketa guztiak udalerrika:

Lege urraketa mota

Laudio Aiara Amurrio Arrankudiaga-Zollo Okondo Urduña Orozko Arakaldo Artziniega Guztira
Gauean mugitzeko mugak ez errespetatzea 20 0 2 1 0 14   0 0 37
Euskal Autonomia Erkidegoan sartu eta irteteko mugari muzin egitea 1 0 2 0 0 0 19 0 0 22
Udalerritik ateratzeko eta irteteko debekua urratzea 5 0 4 1 0 4 16 0 0 30
6 lagun baino gehiagoko taldeak osatzea 1 0 0 0 0 7 0 0 0 8
Maskara janzteko agindua ez betetzea 5 0 1 0 0 3 11 0 11 31
Maskara txarto jartzea 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
Ostalaritzan, jatetxetan eta ariketa fisikoan 1,5 metroko distantzia ez betetzea 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
Txoko eta lonjetan ekintzak antolatzea, debekatua egonik 3 0 12 0 0 16 0 0 0 31
Alkohola kontsumitzea kalean 3 0 0 0 0 0 8 0 0 3
Maskara ez erabiltzea garraio publikoan zein pribatuan 0 0 0 0 0 0 8 0 0 8
Espazio publikoan erretzea 2 metroko tartea bete gabe 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
Ostalaritzako ordutegiak ez errespetatzea 0 0 0 0 0 0 0 0 1 1
Besteak 3 0 0 0 0 0 0 0 0 3
Guztira 38 0 21 2 0 44 54 0 12 171

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide