Atzoko egunean ez zen COVID-19 kasurik atzeman Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 12a, 13:26

Labi aholkularitza batzordearen bilkura bat. / Irekia.eus

Udalerri bakar batean ere ez zuten detektatu gaixotu berririk. Eusko Jaurlaritzak udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimenduko du astelehenetik aurrera.

Osasun Sailak COVID-19aren pandemiaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Atzoko egunean ez zen koronabirus kasu bakar bat ere ez detektatu eskualdeko udalerrietan.

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Otsailak 4: 19 positibo
  • Otsailak 5: 7 positibo
  • Otsailak 6. 5 positibo
  • Otsailak 7: 2 positibo
  • Otsailak 8: 5 positibo
  • Otsailak 9: 3 positibo
  • Otsailak 10: 10 positibo
  • Otsailak 11: 0 positibo

Ratioei erreparatuta, hurrengoa da eskualdeko udalerrietako argazkia:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 174,25 -38,72
Artziniega 156,99 (=)
Aiara 276,34 (=)
Laudio 381,45 -59,94
Okondo 246,51 -82,17
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 392,93 (=)
Orozko 228,05 (=)
Urduña 307,11 -70,87

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 717
  • Amurrio: 370
  • Urduña: 167
  • Aiara: 149
  • Artziniega: 111
  • Orozko: 67
  • Okondo: 51
  • Arrankudiaga-Zollo: 41
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.681

Udalerri mugakideen arteko mugikortasuna

Astelehenetik aurrera udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimentzea erabaki du Labi aholkularitza batzordeak, jarduera sozioekonomikoak edota aire libreko kirola egiteko. 

Horrenbestez, ondorengoa izango da udalerriz udalerri baimendutako mugimendua:

  • Laudio: Aiara, Orozko, Okondo, Arakaldo eta Arrankudaiaga-Zollo
  • Amurrio: Laudio, Aiara, urduña, Zuia, Urkabustaitz, Kuartango eta Orozko
  • Aiara: Amurrio, Laudio, Urduña, Artziniega, Okondo eta Gordexola
  • Urduña: Amurrio, Aiara eta Urkabustaitz
  • Artziniega: Aiara eta Gordexola
  • Okondo: Laudio, Aiara, Gordexola, Arrankudiaga-Zollo eta Gueñes
  • Arakaldo: Laudio, Orozko eta Arrankudiaga-Zollo
  • Orozko: Arakaldo, Arteaga, Zeanuri, Zeberio, Areatza, Arrankudiaga-Zollo, Laudio, Aiara, Amurrio eta Zuia
  • Arrankudiaga-Zollo: Arakaldo, Laudio, Okondo, Arrigorriaga, Ugao eta Alonsotegi

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide