Asteburuak 8 koronabirus positibo utzi ditu Aiaraldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 15a, 12:55

Laudioko osasun zentroa. / Aiaraldea.eus

Ostiraletik igandera bitarte, Laudion detektatu dute COVID-19 positibo kopururik handiena, 7 izan dira guztira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19 pandemiaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu berri du. Ostiral, larunbat eta igandean detektatutako gaixo kopurua zenbatu dute bertan.

Aiaraldean 8 positibo detektatu dituzte guztira hiru egun horietan. Kasu gehienak Laudion zenbatu dituzte, eta bakarra Urduñan.

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Otsailak 6. 5 positibo
  • Otsailak 7: 2 positibo
  • Otsailak 8: 5 positibo
  • Otsailak 9: 3 positibo
  • Otsailak 10: 10 positibo
  • Otsailak 11: 0 positibo
  • Otsailak 12: 1 positibo
  • Otsailak 13: 4 positibo
  • Otsailak 14: 3 positibo

Ratioei erreparatuta, hurrengoa da eskualdeko udalerrietako argazkia:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 125,85 -48,4
Artziniega 104,66 -52,33
Aiara 276,34 (=)
Laudio 299,71 -81,74
Okondo 246,51 (=)
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 392,93 (=)
Orozko 190,04 -38,01
Urduña 283,49 -23,62

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 724
  • Amurrio: 370
  • Urduña: 168
  • Aiara: 149
  • Artziniega: 111
  • Orozko: 67
  • Okondo: 51
  • Arrankudiaga-Zollo: 41
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.689

Neurri berriak indarrean

Gaur sartu dira indarrean LABI aholkularitza batzordeak iragan astean publiko egindako neurri murriztaile berriak. Udalerrietako itxiera perimetrala altxatu eta mugakide diren herrietara joateko aukera egongo da jarduera sozio-ekonomikoak edo kirola egitera.

Hauek dira Aiaraldeko udalerrien mugakideak:

  • Laudio: Aiara, Orozko, Okondo, Arakaldo eta Arrankudaiaga-Zollo
  • Amurrio: Aiara, urduña, Zuia, Urkabustaitz, Kuartango eta Orozko
  • Aiara: Amurrio, Laudio, Urduña, Artziniega, Okondo eta Gordexola
  • Urduña: Amurrio, Aiara eta Urkabustaitz
  • Artziniega: Aiara eta Gordexola
  • Okondo: Laudio, Aiara, Gordexola, Arrankudiaga-Zollo eta Gueñes
  • Arakaldo: Laudio, Orozko eta Arrankudiaga-Zollo
  • Orozko: Arakaldo, Arteaga, Zeanuri, Zeberio, Areatza, Arrankudiaga-Zollo, Laudio, Aiara, Amurrio eta Zuia
  • Arrankudiaga-Zollo: Arakaldo, Laudio, Okondo, Arrigorriaga, Ugao eta Alonsotegi

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide