Pailazoz mozorrotuta jaso dituzte gaur goizean Tubacexeko zuzendaritzako kideak, Laudioko fabrikako sarreran. Kaltetutako langileen atzean haurrak eta familiak daudela aldarrikatu nahi izan du Enpresa Batordeak protesta ekimen berezi horrekin.
Gaur hasi dute greba mugagabea Tubacexen. Zuzendaritzak 150 langile kaleratu nahi ditu Laudio eta Amurrioko fabriketan, eta horrek sortu du lan gatazka. Aurreko asteko bi greba egunekin lotu dute beharginek gaur abiatutako greba mugagabea.
Zuzendaritza autobusez sartu da enpresara gaurkoan. Aurreko astean autoz sartu ziren bulegoetako zenbait kide fabrikara, eta tentsio uneak bizi izan ziren:
Greba mugagabearekin aurrera jarraituko dute langileek. Enpresa Batzordeak lanuztea hainbat protesta ekimenekin uztartzeko asmoa adierazi du, lan gatazkari ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Asteazkenean kotxe karabanak egingo dituzte lantegien sarreretatik abiatuta. Ostegunean martxa egingo dute Laudioko kaleetan barrena, eta ostiralean Amurrion mobilizatuko dira.