Osasun Sailak gaur plazaratutako txosten epidemiologiko berriak COVID-19 gaixotasunaren beheranzko tendentzia erakusten du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aiaraldeari dagokionez, 5 kutsatu berri detektatu zituzten atzo egindako PCR eta antigeno testetan.
Udalerrika, hurrengoa izan da kutsatu berrien kopuruen banaketa:
- Laudio: 2
- Aiara: 1
- Okondo: 1
- Urduña: 1
Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:
- Otsailak 9: 3 positibo
- Otsailak 10: 10 positibo
- Otsailak 11: 0 positibo
- Otsailak 12: 1 positibo
- Otsailak 13: 4 positibo
- Otsailak 14: 3 positibo
- Otsailak 15: 7 positibo
- Otsailak 16: 5 positibo
Ratioei erreparatuta, hurrengoa da eskualdeko udalerrietako argazkia:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 106,49 | -19,36 |
Artziniega | 104,66 | (=) |
Aiara | 345,42 | 34,54 |
Laudio | 239,77 | -38,14 |
Okondo | 493,02 | +82,17 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 392,93 | (=) |
Orozko | 114,03 | -38 |
Urduña | 259,86 | (=) |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 727
- Amurrio: 371
- Urduña: 171
- Aiara: 151
- Artziniega: 111
- Orozko: 67
- Okondo: 54
- Arrankudiaga-Zollo: 41
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.696