Genero indarkeriak ez du etenik izan Aiaraldean, 2020. urteari dagokionean ere. Salaketa judizialen datuak eskatuta, orotara eskualdean 84 kasu bideratu dira, Ertzaintzak Aiaraldea Hedabideari adierazi dionez.
Bikote ohiak burututako erasoen salaketak 48 izan dira Aiaraldean (%57.14). Arrankudiaga-Zollon eta Arakaldon izan ezik, eskualdeko herri guztietan salatu dira genero indarkeria kasuak
Herrika, ondorengoak izan dira poliziaren aurrean salatutako kasuak:
- Laudio: 32
- Amurrio: 19
- Okondo: 11
- Orozko: 11
- Urduña: 7
- Artziniega: 3
- Aiara: 1
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo 0
Emakumeen aurkako indarkeria moten inguruan galdetuta, hiru bereizi ditu Ertzaintzak: bikote ohiak eragindakoak, familiartekoa eta askatasun sexualari lotutakoa. Bikote ohiak burututako erasoen salaketak 48 izan dira Aiaraldean (%57.14), senideen artekoak 30 eta bestelakoak 6.
Tratu txarrak nagusi
Bikote ohiaren tratu txarrak dira, ezbairik gabe, salaketa kopuru gehien pilatu dutenak: Laudion 18 kasu kudeatu dira, Amurrion 16, Orozkon 7, Urduñan 5 eta Artziniegan 2.
Familien aldetik emakumeek jasandako erasoak, berriz, 11 izan dira Okondon, 10 Laudion, 4 Orozkon, 3 Amurrion eta 1 Urduñan.
Azkenik, sexu hautua dela-eta, Ertzaintzak 6 eraso kudeatu ditu; 4 Laudion eta bana Urduñan eta Aiaran.