4 koronabirus kasu berri, Laudio eta Urduñan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 19a, 13:04

Laudioko osasun zentroa, urte hasieran eginiko argazki batean. / Aiaraldea.eus

EAEn 505 kasu positibo detektatu ziren guztira atzo eginiko testetan. 

Bina koronabirus kasu detektatu ziren atzo -otsailak 18- Laudio eta Urduñan. Hala jasotzen du Osakidetzak gaur eguerdian plazaratutako txosten epidemiologikoak. Gainontzeko herrietan ez zen positiborik atzeman, azken egunetan jazotzen ari den beherakadaren seinale.  

10.234 PCR eta antigeno test egin ziren guztira atzo EAEn, eta 505 positibo topatu ziren guztira. 

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Otsailak 10: 10 positibo
  • Otsailak 11: 0 positibo
  • Otsailak 12: 1 positibo
  • Otsailak 13: 4 positibo
  • Otsailak 14: 3 positibo
  • Otsailak 15: 7 positibo
  • Otsailak 16: 5 positibo
  • Otsailak 17: 5 positibo
  • Otsailak 18: 4 positibo

Ratioei erreparatuta, hurrengoa da eskualdeko udalerrietako argazkia:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 48,4 -29
Artziniega 52,33 (=)
Aiara 310,88 -69,09
Laudio 185,28 -49,04
Okondo 410,85 +155,24
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 -196,47
Orozko 38,01 -38,01
Urduña 212,62 +47,25

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 732
  • Amurrio: 372
  • Urduña: 173
  • Aiara: 152
  • Artziniega: 111
  • Orozko: 67
  • Okondo: 54
  • Arrankudiaga-Zollo: 41
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.705

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide