Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu du. Ostiral, larunbat eta igandean egindako PCR eta antigeno testetan 14 koronabirus kasu berri detektatu dituzte eskualdean.
Udalerrika, ondorengoa izan da kasuen banaketa asteburuan zehar:
- Urduña: 7 positibo
- Laudio: 5 positibo
- Amurrio: 2 positibo
Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:
- Otsailak 13: 4 positibo
- Otsailak 14: 3 positibo
- Otsailak 15: 7 positibo
- Otsailak 16: 5 positibo
- Otsailak 17: 5 positibo
- Otsailak 18: 4 positibo
- Otsailak 19: 6 positibo
- Otsailak 20: 3 positibo
- Otsailak 21: 5 positibo
Ratioei erreparatuta, Artziniegan eta Orozkon intzidentzia metatuaren tasa 0ra jaitsi da. Gainerako herrietako egoera hurrengoa da:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 48,4 | (=) |
Artziniega | 0 | -52,33 |
Aiara | 241,8 | -69,08 |
Laudio | 152,58 | -32,7 |
Okondo | 410,85 | (=) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | (=) |
Orozko | 0 | -38,01 |
Urduña | 354,36 | +141,74 |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 737
- Amurrio: 374
- Urduña: 180
- Aiara: 152
- Artziniega: 111
- Orozko: 67
- Okondo: 54
- Arrankudiaga-Zollo: 41
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.719