9 koronabirus kasu agertu ziren atzo Laudion

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 26a, 14:26

Laudion soilik agertu ziren kasuak atzo. / Aiaraldea.eus

Laudiokoak izan ziren atzo COVID-19 eri bakarrak. Guztira 9 kutsatu egon ziren, Osakidetzak azaldu duenez.

Osasun Sailak adierazi duenez, koronabirusaren 368 kasu egon ziren atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira, 4.667 PCR eta 2.913 antigeno proba egin ziren atzoko egunean. Eskualdeari dagokionez, 9 kasu agertu ziren, guztiak Laudion.

Gauzak hala, hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Otsailak 13: 4 positibo
  • Otsailak 14: 3 positibo
  • Otsailak 15: 7 positibo
  • Otsailak 16: 5 positibo
  • Otsailak 17: 5 positibo
  • Otsailak 18: 4 positibo
  • Otsailak 19: 6 positibo
  • Otsailak 20: 3 positibo
  • Otsailak 21: 5 positibo
  • Otsailak 22: 1 positibo
  • Otsailak 23: 4 positibo
  • Otsailak 24: 9 positibo

Ratioak herrika

Aiaraldeko udalerrietako ratioak ondorengoak dira, nahiz eta apenas egon den aldaketarik atzoko datuekin alderatuta. Hala ere, Aiaran azken egunetan COVID-19 eririk ez agertzeak beherakada handia eragin du, aste osoan zehar ez baitute kasurik izan:

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 58,08  (-20)
Artziniega 0 (=)
Aiara 103,63  -104
Laudio 190,73 +43,6
Okondo 410,85 (=)
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 (=)
Orozko 0 (=)
Urduña 425,23 377,98 +47,25

 

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 748
  • Amurrio: 374
  • Urduña: 183
  • Aiara: 152
  • Artziniega: 111
  • Orozko: 67
  • Okondo: 54
  • Arrankudiaga-Zollo: 41
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.733

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide