COVID-19 birusaren 20 positibo berri utzi ditu asteburuak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 1a, 13:30

Laudioko anbulatorioan atzeman zituzten eskualdeko kasu gehienak. / Aiaraldea.eus

Udalerririk kaltetuena Laudio izan da, 13 kasu berri jaso baititu ostiraletik igandera arte. Okondon 5 izan dira. Arrankudiaga-Zollon eta Artziniegan, ordea, bana.

Koronabirusaren zabalpenak ez du etenik izan asteburuan Aiaraldean eta guztira 20 kutsatu berri identifikatu ditu Osakidetzak ostiraletik igandera bitartean. Laudiok 13 gaixo berri baditu ere, pandemia gehien nabaritu duen udalerria Okondo izan da. 5 positibo berrirekin bere ratioa bikoiztu du ostegunetik, %410etik %821,69ra igaro da, hain zuzen.

Guztira, kasu berriak horrela banatu dira:

Udalerria Otsailak 26 Otsailak 27 Otsailak 28 Guztira
Amurrio 0 0 0 0
Artziniega 1 0 0 1
Aiara 0 0 0 0
Laudio 8 4 1 13
Okondo 4 1 0 5
Arrankudiaga-Zollo 1 0 0 1
Arakaldo 0 0 0 0
Orozko 0 0 0 0
Urduña 0 0 0 0
Aiaraldea 14 5 1 20

Ratioak herrika

Aiaraldeko udalerrietako ratioak ondorengoak dira (esan bezala, esparru honetan Okondon eman da aldaketarik nabariena):

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 58,08  (=)
Artziniega 52,33 +52,33
Aiara 103,63  (=)
Laudio 223,42 +32,69
Okondo 821,69 +410,84
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 +98,23
Orozko 0 (=)
Urduña 401,61 -23,62

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 761
  • Amurrio: 374
  • Urduña: 183
  • Aiara: 152
  • Artziniega: 112
  • Orozko: 67
  • Okondo: 59
  • Arrankudiaga-Zollo: 42
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.753

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide