Osakidetzak jakinarazi du atzo COVID-19 birusaren 366 kutsatu berri detektatu zituela Euskal Autonomia Erkidegoan, horietako 5 Aiaraldean izan ziren:
- Laudio: 3
- Aiara: 1
- Urduña: 1
Ratioei dagokienez, herri bakarrak gainditzen ditu zenbaki gorriak, Okondo. Egun 657,35an dago, baina, atzoko datua murriztu du, 821,69an baitzegoen. Laudioko zenbakiek ere apur bat gora egin dute eta gainerakoak mantendu edo jaitsi dira:
| Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
| Amurrio | 48,40 | -9,68 |
| Artziniega | 52,33 | (=) |
| Aiara | 103,63 | (=) |
| Laudio | 223,42 |
+10,09 |
| Okondo | 657,35 | -164,34 |
| Arakaldo | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 98,23 | (=) |
| Orozko | 0 | (=) |
| Urduña | 377,98 | -23,63 |
Aiaraldeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 764
- Amurrio: 374
- Urduña: 184
- Aiara: 153
- Artziniega: 112
- Orozko: 67
- Okondo: 59
- Arrankudiaga-Zollo: 42
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.758